KALITATE POLITIKA

MENDIBIL ELKARTE PEDAGOGIKOAK bere politika eta estrategiaren oinarri gisa definitu du kalitatea kudeatzea.

Hori egiteko, Kudeaketa Integratuko Sistema bat dauka (Kalitatea, Ingurumena, Laneko Segurtasuna eta Osasuna eta Berdintasuna), MENDIBIL KIS izenekoa, betekizun hauek betetzen dituena.

  • UNE-EN-ISO 9001:2015 arauak
  • UNE-EN-ISO 14001:2015
  • OHSAS 18001:2007

Ekimen hori dela bide, bere funtsezko konpromisoa adierazi nahi du etengabeko hobekuntza bultzatzeko, Ingurumena errespetatzeko, Laneko Segurtasuna eta Osasuna zaintzeko eta pertsonen arteko Berdintasuna gauzatzeko, eta, horretarako, helburutzat hartzen du etengabe hobetuz eta bertako langileen osasunerako nahiz ingurumenerako modu seguruan kudeatzea eta egitea bere jarduera guztiak.

Bere estrategiarekin bat etorriz, honako printzipio eta konpromiso hauek jasotzen ditu Mendibil Pedagogia Elkarteak:

  • Aplikagarri zaizkien lege-betekizunak betetzea kalitatearen Kudeaketa Integratuko Sistema, lan-segurtasuna, berdintasuna eta ingurumena etengabe hobetu nahi duten aldetik.
  • Prozesuak kudeatzea, etengabe hobetzera bideratuta, prozesu horiek planifikatuz, garatuz, eta berrikusiz eta hobetuz, Kudeaketa Integratuko Sistemaren adierazle eta helburuak definituz eta haien lortze-maila ebaluatuz.
  • Gure antolakuntzaren barruan etengabeko hobekuntzaren, Ingurumenaren, Lan Segurtasunaren eta Osasunaren eta Berdintasunaren Kultura bultzatzea (Kudeaketa Integratuko Sistema).
  • Langileen prestakuntza bermatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak ekartzea, betiere lan-arriskuen prebentzioaren, ingurumenaren eta kalitatearen alderdiekin bat etorriz, horretarako prestatutako prozedura eta instrukzioak interpretatzen eta betetzen inplikatu daitezen laguntzeko.
  • Zentroko pertsonen, ikasleen, langileen eta alde interesatuen garapenean parte-hartzea, haien prestakuntzan eta lan-munduratzean, eta garapen pertsonal eta profesionalean lagunduz, kalitateari, segurtasunari, berdintasunari eta ingurumenari buruz duten kontzientzia sustatzeko, beren ahotsa entzunez eta beren arrazoizko ikuspegiak asebetetzen saiatuz.
  • Berdintasun Plan bat ezartzeko konpromisoa hartzea.
  • Beste erakunde eta enpresa batzuekin kolaboratzea sustatzea, gizartea eraldatzeko sarea hobetu eta zabaltzeko.
  • Gure Kudeaketa Integratuko Sistema eta gure proiektuak lerrokatzea.
  • Konpromisoa hartzea eta pertsonen eta haien lantokietako osasuna eta segurtasuna aktiboki babestea, eta jardueraren garapenean osasunaren narriadura eta prebentzioa zaintzea, prozesu eta eragiketa seguruak lortuz bai pertsonentzat bai erabiltzaile eta bezeroentzat oro har.
  • Gure laneko kalitatearen, ingurumenaren, segurtasunaren eta osasunaren politika ezagutzera ematea pertsonei, ikasleei, bezeroei, hornitzaileei eta gizarteari oro har.
  • Ingurumena babestea, sortutako hondakinak birziklatzea eta kutsadura prebenitzea.
  • Jarduteko sistematika bat ezartzea gure ingurumen-inpaktuak kontrolatzeko eta kutsadura prebenitzeko, aurrezte energetikoa eta hondakinen ekoizpen esanguratsuak sustatuz gure eragiketa eta jardueretan, kontsumo arduratsua gauzatze aldera.

Honako sistematika hauen bidez hedatzen dira jarraibide horik:

  • Kudeaketa Integratuko Sistema bat ezartzea eta garatzea, betiere UNE-EN-ISO 9001:2015; UNE-EN-ISO 14001:2015; OHSAS 18001:2007 arauak betez.
  • Bezeroen gogobetetasuna aldizka neurtu eta aztertzea.
  • Kudeaketa Integratuko Sistema berrikustea.
  • Kudeaketa Integratuko Sistemaren barne- eta kanpo-auditoriak egitea.

Era berean, lau urteko plan estrategikoetan eta urteko planetan jasotzen dira, funtsezko adierazleen helburuak formulatuz eta betez. Elkartearen helburuak kuantifikagarriak eta neurgarriak izango dira, adierazle bidez, eta haiek guztiek osatzen dituzte Kudeaketa Integratuko Sistemaren helburuak, eta aldizka ebaluatuko da haien betetze-maila.

Antolakuntza osoa ukitzen du Kudeaketa Integratuko Sistemarekiko konpromisoak. Zentroko pertsona guztiek onartzen eta bultzatzen dute konpromiso hori eta Sistemak ezarritako betekizunak betetzeko ardura; eta, era berean, aktiboki parte hartzen dute etengabeko hobekuntzan eta helburuen lorpenean.

Zentroko Zuzendaritzak jarriko ditu jarduerak arrakastaz garatzeko behar diren bitartekoak eta prestakuntza.

Zuzendaritzak urtero berrikusiko du eranskin honetan aipatzen den politika, eta eguneratuta mantenduko da.

Irunen, 2018ko ekainaren 21ean

ZUZENDARITZAK O.E.

WhatsApp chat